Basque Global Industry 2026 (lehen Global Training programa): nazioarteko mugikortasun programa

Basque Global Industry 2026 (lehengo Global Training programa): Nazioarteko mugikortasun programa

Basque Global Industry programak (lehengo Global Training) mekanismo bat eskaintzen die unibertsitate-titulua eta goi-mailako lanbide-heziketa duten gazteei, ordaindutako praktikak egin ahal izan ditzaten EAEko eta atzerriko enpresa eta erakundeetan, beren profil akademikoarekin eta profesionalarekin lotutako proiektuetan.

Basque Global Industry 2026 beketan erakunde bakar batean eman ahal izango da izena.

Basque Trade & Investment (Nazioartekotzeko Euskal Agentzia), SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia eta Eusko Jaurlaritzaren ekimena dira beka horiek.

Basque Global Industry hainbat erakunderen bidez kudeatzen da; beken eskaintza bateratua basquetrade.spri.eushelbidean ikus dezakezu.

imagen de SPRI, Gobierno vasco

1. Basque Global Industry 2026 beken deskribapena

  • Gutxienez 6 hilabeteko bekak.
  • Gazteei zuzendua dira.
  • Baldintza: Unibertsitate-titulazioa eta goi-mailako lanbide-heziketa.
  • Finantzaketa: 1.785 euroko zuzkidura gordina.
  • Eremu geografikoa: mundu osoa.

2. Basque Global Industry 2026 bekak eskuratzeko baldintzak

  • Europar Batasuneko estatu kideren bateko nazionalitatea izatea
  • Diplomatura, lizentziatura edo goi-mailako lanbide heziketako titulazioa izatea.
  • 2026eko urtarrilaren 1ean, 30 urte bete gabe izatea.
  • Unibertsitate-tituludunentzako antzeko prestakuntza helburua duen beste edozein laguntza jaso ez izana, baldin eta, laguntza horren bidez, nazioarteko erakunde edo enpresetan 6 hilabetez edo epe luzeagoz praktikak egin badira atzerrian. Bereziki, beka hauetaz baliatzea ez da bateragarria honako beka hauen onuradun izatearekin: Global Training bekak, ICEX bekak, beste autonomia-erkidego batzuenak, merkataritzaganberenak, EBko Merkataritza Sustatzeko Erakundeenak edo antzeko beste erakunde batzuenak.
  • Global Training 2025 praktikak egingo diren enpresa edo erakundean lan egin ez izana edo praktikarik egin ez izana. Egunean dagoela zerga arloko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan.
  • Beka normaltasunez garatzea eragozten duen gaixotasunik edo muga fisiko edo psikikorik ez izatea; edo beka onartzeko orduan ez izatea eguneroko bizitzako jarduerak mugatzen dituen patologiarik.
  • Ezin izango dira onuradun izan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan zehazten diren inguruabarretako batean dauden pertsonak.
  • Ingeles maila bikaina izatea. B2 maila hartuko da erreferentziatzat unibertsitate-irakaskuntza ofizialetako graduko titulazioen kasuan, eta, aldiz, B1 maila, berriz, goi-mailako lanbide-heziketako titulazioen kasuan. Ingeles-maila egiaztatzeko, ezagutza-maila neurtuko duen ahozko eta idatzizko proba bat egingo da, hautagaiak bere ingeles-maila bermatzen duen egiaztagiri homologatua ez baldin badu.
  • Praktikak egingo dituen enpresak edo erakundeak eskatutako profilera egokitzea.

3. Basque Global Industry 2026 beketan izena emateko epea

Basque Global Industry 2026 beken eskabideak aurkezteko epea 2026ko uztailaren 23tik irailaren 21era da.