Bideak Sortzen egitasmoak migrazio-ekintzailetza bultzatzen du, inklusiorako eta garapen ekonomikorako tresna gisa

2026/06/26

GARAPENen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren proiektuak 19 migratzaile lagundu ditu beren enpresa-proiektuak abian jartzen eta administrazio-erregularizazio prozesuan.

Negozio berri bat hastea erronka bat da edonorentzat. Enpresa-proiektua herrialde berri batean eta administrazio-egoera konplexu batean garatu behar denean, laguntza funtsezko elementu bihurtzen da.

Migratzaile ekintzaileek beren negozioak sortzeko lehen faseetan dituzten behar espezifikoei erantzuteko helburuarekin sortu zen Bidek Sortzen, GARAPENek eta Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako proiektua. Sei garapen agentziek parte hartu dute proiektuan: Bermeoko Udala, Bilbao Ekintza, Durangaldeko Behargintza, Leartibai Fundazioa  eta Leioako Behargintza.

2025 eta 2026an zehar, administrazio-egoera irregularrean zeuden 19 migratzaile lagundu ditu proiektuak, eta aurreinkubazioko zerbitzu integral bat eskaini die. Zerbitzu horrek, prestakuntza, banakako aholkularitza eta laguntza teknikoa konbinatu ditu enpresa-bideragarritasuneko planak egiteko eta bizileku-baimena eta norberaren kontura lana egitea eskatzeko beharrezko dokumentazioa prestatzeko.

Garatutako negozioen artean, tokiko merkataritza, ostalaritza, bizartegiak, baso-zerbitzuak, garbiketa-enpresak, artisau-tailerrak eta ekonomia zirkularrari lotutako negozioak daude, besteak beste. Kolonbia, Txile, Paraguai, Nikaragua eta Kamerungo ekintzaileek hartu dute parte proiektuan.

Ekintzaileen beharretara egokitutako prestakuntza

Prestakuntza proiektuaren zutabeetako bat ekintzailetza-prozesua errazteko diseinatutako berariazko prestakuntza-ibilbidea izan da. Hiru saioetan, negozioen bideragarritasun ekonomikoa, finantza-kudeaketa, Euskadiko tokiko merkataritza, eskura dauden laguntzak, administrazio-izapideak eta enpresa-proiektuen prestaketa landu ziren. Prestakuntza Guillermo Guerrerok eta Lisbeth Blancak eman zuten, ekintzailetzan eta atzerritartasunean espezializatuak.

Bideak Sortzen proiektuak garapen-agentzietako teknikarien gaitasunak ere indartu nahi izan ditu. Guztira, 27 profesionalek parte hartu dute atzerritartasun-araudiari buruzko prestakuntza espezializatuan, migratzaile ekintzaileei eskaintzen dieten laguntza hobetzeko helburuarekin.

Itxiera saioa

Proiektuari itxiera eman zioten pasaden ekainaren 18an Bilbao Arenan egindako jardunaldi batekin. Bertan, hainbat parte-hartzailek beren esperientzia ekintzailea eta proiektuan zehar egindako ibilbidea partekatu zuten.

Laster, proiektuaren testuinguruan egindako gida praktiko bat argitaratzeko asmoa dago. Gidak, migratzaileek negozioak sortzea errazteko urrats, izapide eta gomendio nagusiak jasoko ditu, argi eta erraz.