Bideak sortzen: etorkinen ekintzailetza proiektuaren helburua inkubazio aurreko zerbitzu berri bat abian jartzea da, ekintzaile etorkinen gaitasunak garatzeko, beren konturako lan-baimena lor dezaten.
Proiektu honek baimendu du:
- Norberaren konturako lan-baimena lortzeko aholkuak eta laguntza ematea.
- Bertako ekintzaile eta atzerritarren arteko aldea murriztea.
- Immigrazioaren irudi publikoa hobetzea.
- Ekintzaile etorkinak sentsibilizatzea, dirua baino lehen denbora eta ahalegina inberti dezaten.
- Euskadiko administrazio-araudia eta -kudeaketa eta horrek dakartzan betebeharrak ezagutaraztea.
Horretarako, norberaren konturako baimena lortzeari eta negozio-plana garatzeari buruzko prestakuntza eta aholkularitza eskainiko zaie ekintzaile etorkinei.
Inplikatutako agentzietako teknikariak ere atzerritarrei eta norberaren konturako lan-baimena lortzeari buruzko legearen araberako prestakuntza jasoko dute.
Azken produktu gisa, ekintzaile etorkinei zuzendutako gida bat egingo da, norberaren konturako lan-baimena lortzeko prozesua jasoko duena.
Proiektu hau GARAPENek koordinatzen du, eta garapen-agentzia hauek parte hartzen dute: Bermeoko Udala, Leioako Udala, Bilbao Ekintza, Durangaldeko Behargintza eta Leartibai Fundazioa.
Bideak sortzen: etorkinen ekintzailetza Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun Sailak finantzatzen du.
